XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarreran bakoitzak bere agiriak erakutsi ta barrura larrerik onenaren billa.

Joan dan urtean lenengo egunean 60.000 ardi sartu ziran.

Uztaillaren lenengo eguna arte egon ditezke, baiña andik iraillaren 17'a arte, beren errietara itzuli bearrean dira.

Lenego sarraldian, artean gari ta gaiñontzekoak ebaki berriak dira ta naiko bazka izaten dute ardiek, baiña bein abenduaren asieran, berriz ere alea ereiteko lurrak gorritzen asten diranean, jatena murriztu egiten zaie eta orduan, al dan lekuan billatu bear.

Ardiaz gain, Caparroso, Marcilla, Villafranca, Tudela ta Cabanillas'ko jabeek 400 bat bei basati ere sartzen dira.

Bardena osoan, larogeiren bat artegi ba-dira, ta urtero erabiltzen dituztenez, ondo zaituak daude.

Nekazaritza

Bardenetako gozatzea batik bat, ardientzat emana zan eta asiera artan ez zan gorritutako lur saillik.

Baiña len esan degun bezala, aberezale ta nekazarien arteko betiko burruka, pixkanaka pixkanaka, nekazariek irabazi dute.

Ala, 1900'garren urtean, 42.500 Ha'tik, lau milla bakarrik ziran goldetu ta alea ereindakoak; 1940'an, iya amasei milla Ha ziran eta gaur egun, lurralde osoaren erdia gorritua dago: 22.000 Ha.

Nekazari bakoitzak 750 gizalur edo robada baiño geiago lantzeko eskubiderik ez du; gizalur neurri au Naparroa'n bakarrik erabiltzen dana da ta robada bakoitzak, 898 metro lauki ditu.

Lur-sailletan geien bat lantzen dena, garagarra da, ta gero, ureztatu edo erregaiatutako lurretan, garia ta oloa, barazki saill batzuekin.

Milla ta zortzireun nekazarik erabiltzen dituzte Bardenetako lurrak, baiña aideak alkartuz dabiltzala, 1.200 dirala esan bear, baiña Bardenetako lurraldearen erdia, 333 nekazarien artean landuak dira.

Ain lur legorra ta nolabaitekoa izanik, batez ere be-aldekoetan, uzta aundiegirik ez da ateratzen, batez ere legorteak jotzen duan urteetan; negu-udaberrian eudi puska bat egin ezkero, orduan bai, uzta obeak jasotzen dituzte.

Lurrak ondo emango ba'du, ongarri onaz gain eta naikoaz gain, ura bear dute.